Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
3281

IRAGARKIA, prozedura irekiz, honako zerbitzuen kudeaketa kontratatzeko lizitazioari buruzkoa: EAEko espetxetako (Zaballa, Araba/Álava; Basauri, Bizkaia) presoentzako –alkoholismo edo toxikomania arazoak dituztenentzako– prebentzio-, laguntza- eta gizarteratze-zerbitzua eta arriskuak ekiditeko zerbitzua.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 36/2012-SC.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: honako zerbitzuen kudeaketa: EAEko espetxetako (Zaballa, Araba/Álava; Basauri, Bizkaia) presoentzako –alkoholismo edo toxikomania arazoak dituztenentzako– prebentzio-, laguntza- eta gizarteratze-zerbitzua eta arriskuak ekiditeko zerbitzua.

b) Loteak: Kontratuaren helburuan 2 lote daude:

1. lotea: Zaballa (Araba/Álava) Espetxea.

2. lotea: Basauri (Bizkaia) Espetxea.

c) Gauzatzeko lekua: Zaballako (Araba/Álava) Espetxea, eta Basauriko (Bizkaia) Espetxea.

d) Gauzatzeko epea:

1. lotea: Zaballa (Araba/Álava) Espetxea. 2012ko urriaren 22tik abenduaren 31ra arte, egun bi horiek barne.

2. lotea: Basauri (Bizkaia) Espetxea. 2012ko urriaren 17tik abenduaren 31ra arte, egun bi horiek barne.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: honako balorazio irizpide hauek aplikatuz:

Formulen bidez ebaluatzekoak: haztapena: % 51.

– Eskaintza ekonomikoa (prezioa):

Balio-iritzien bidez ebaluatzekoak: haztapena: % 49.

– Lan-programa/egitasmoa, administrazio klausula zehatzen pleguko karatularen 30.2.1.b) puntuan adierazitako azpi-irizpideen arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: Kontratuaren gehieneko aurrekontua hauxe da: laurogeita hamabost mila ehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamabost zentimo (95.191,75) euro, BEZa kanpo dela, eta bi lotetan banatua:

(Ikus .PDF)

Esleipena banan banako preziotan egingo da.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza). Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II - 4. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Eusko Jaurlaritzaren web orria: www.contratacion.info (kontratatzailearen profila).

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: aurkezteko epea amaitzen den arte.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia– eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala. ikus karatularen 29.2 puntua: egiaztatzeko moduak eta eskakizunak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 2ko 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13, 14 eta 15 klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29, 30 eta 31 puntuei dagokienez.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete bi, eskaintzak irekitzen diren egunetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Halakorik badago, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.

9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

Herria: Vitoria-Gasteiz. 01010.

b) Eskaintzak, balio-judizioen bidez ebaluatzekoak:

Data: 2012ko abuztuaren 8a, 12:00ak.

c) Eskaintzak, formula bidez ebaluatu daitezkeenak:

Data: 2012ko irailaren 4a, 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo administrazio-klausula zehatzen plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 2a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

Jon Iñaki Betolaza San Miguel.


Azterketa dokumentala