Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3278

EDIKTUA, 242/12 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut:

242/12 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

29/12 EPAIA

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko martxoaren zortzian.

Nik, Marisa Muñoz Perez andreak, Irungo (Gipuzkoa) eta bere barrutiko 1 zenbakiko Instrukzioko epailea naizenez, ikusi ditut ebasketa-falta bat dela-eta bideratutako 242/12 falta-judizioko autoak. Ministerio Fiskala da alderdi salatzailea, eta Marius Bogdan Horvat, ordea, salatua (NAN: 19202192450; 1992-02-19an jaioa, Aldeanueva de Ebroko auzokidea, eta Aldeanueva de Ebroko San Bartolome kaleko 37an helbidea duena).

EPAITZA

Marius Bogdan Horvat kondenatzen dut ebazten saiatzeagatiko falta egin duelako; falta hori Zigor Kodearen 623.1 eta 16. artikuluetan aurreikusi eta zehatuta dago, erantzukizun kriminala aldatzeko inguruabarrik egon gabe. Hogeita hamar eguneko zehapena ezartzen da, egunero 6 euroko isuna ordaindu behar duelarik. Beraz, guztira, ehun eta laurogei euroko isuna ordaindu beharko du (180 euro); ordaindu ezean edo kaudimen-gabezia gertatuz gero, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko askatasuna kenduko zaio erantzukizun pertsonal subsidiario gisa; prozesuan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Erantzukizun zibil modura 89,95 euro ordaintzera kondenatzen dut, eta horrek Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan aurreikusitako legezko interesa sortuko du. Erantzukizun zibil hori ez da gauzatuko harik eta dagoeneko saldu ezin diren zapatilak Decathlon saltokiak epailaren eskura jartzen dituen arte. Ebazpen hau jakinarazi eta 5 eguneko epean jarri beharko du epailearen eskura froga, alegia, Kalenji markako zapatilak (Ekiden Confort Prime modeloa). Epe horretan halakorik egin ez badu, deklaratutako erantzukizun zibilari uko egin diola ulertuko da.

Froga-piezari dagokionez, kirten gorriko aliketa alegia, tresna hori suntsitzea erabaki da.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Jasota gera dadin, Marius Bogdan Horvat-i epaia jakinarazteko balio dezan –egun, helbide ezaguna baitauka– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko maiatzaren hamazazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala