Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3277

EDIKTUA, 1180/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1180/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Tamés.

Demandatua: Juan Bautista Jesus Castresana Bengoechea.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Tamés epaitegietako prokuradoreak, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, eta 17.930,01 euro erreklamatzeko, aurkeztu duen judizio arrunt zibilaren demanda, auzi-ihesean den Juan Bautista Castresana Bengoechea jaunaren aurkakoa. Horrenbestez:

1.– Ebazpen hau irmoa delarik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari ondokoa ordaintzera kondenatzen dut Juan Bautista Castresana Bengoechea jauna: 17.930,01 euro.

2.– Ebazpen hau irmoa delarik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari honako interes hauek ordaintzera kondenatzen dut Juan Bautista Castresana Bengoechea jauna:

a) 374,55 eurori dagozkion interesak (% 9,55), kontua itxi ondorengo egunetik –2011ko martxoaren 22tik (kontua 2011ko martxoaren 21ean itxi zen)– guztia ordaindu arte sortutakoak.

b) 6.595,46 eurori dagozkion interesak (% 17,25), kontua itxi ondorengo egunetik –2011ko martxoaren 31tik (kontua 2011ko martxoaren 30ean itxi zen)– guztia ordaindu arte sortutakoak.

c) 10.960 eurori dagozkion interesak (% 17,25), kontua itxi ondorengo egunetik –2011ko martxoaren 31tik (kontua 2011ko martxoaren 30ean itxi zen)– guztia ordaindu arte sortutakoak.

3.– Juan Bautista Castresana Bengoechea jauna kondenatzen dut prozeduraren kostuak ordaintzera.

Epai hau helaraz bedi epaitegi honetako epaien liburura, eta prozeduran lekukotza utzi hartan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 1833 0000 04 118011. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko apirilaren hamazazpian.

Juan Bautista Jesus Castresana Bengoechea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko apirilaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala