Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3276

EDIKTUA, 882/11 adostasunik gabeko dibortzioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 882/11 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Estibaliz Salvador Migueliz.

Prokuradorea: Pilar Oyaga Urrea.

Demandatua: Mamadou Diallo Gueye.

Gaia: dibortzioa.

2012ko maiatzaren 21ean, erreferentziako judizioan epaia eman da, zeinen xedapenezko zatia honako hau baita:

ERABAKITZEN DUT

Baietsi egiten dut María Pilar Oyaga Urrea epaitegietako prokuradoreak Estíbaliz Salvador Miguéliz andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Mamadou Dialloren aurkakoa.

Beraz, Mamadou Diallo jaunaren eta Estíbaliz Salvador Miguéliz andrearen arteko ezkontza –2010eko apirilaren 30ean Rubí-n (Bartzelona) egina– dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte. Eta, bereziki, neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.– Baimen eta ahalorde guztiak ezeztatzea. Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.

2.– Zaintza eta jagoletzaren gaineko erregimena. Seme adingabea Estibaliz Salvador Miguéliz andrearekin eta haren babespean geratuko da.

3.– Guraso-ahala baliatzea. Guraso-ahala erdibana izaten jarraituko dute aitak eta amak. Guraso biek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak zera dakar: adingabeari dagozkion erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra. Erabakiak hartzeko, egokiena duten komunikazio-bidea hautatu beharko dute; hala egin ondoren, errespetatu eta bete egingo dute. Besterik adierazi ezean, komunikazioa posta elektronikoz edo burofaxez gauzatuko da, eta hortaz, beste gurasoak ere bide horiek baliatuta erantzun beharko du; hala egiten ez badu, ados dagoela ulertuko da. Adostasunik ez badago, epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

b) Ikastetxea aukeratzea, eta ikastetxea aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte– eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

Zaintza ez duen gurasoari aitortu egiten zaio adingabearen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko jarduera tutorialetan parte hartzekoa ere. Halaber, semearen tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango ditu.

Semearekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak badira.

4.– Bisita-erregimena, komunikazioak eta bisitak. Seme adingabearekiko aitaren egonaldi-, komunikazio- eta bisita-erregimena, amak eta aitak libreki erabakiko dute, betiere alabaren alde eginda; gurasoei eskatzen zaie alderdi horiei buruzko akordioak lor ditzaten.

Aita non dagoen jakiterik ez dagoenez, XXXXX semea bisitatzeko eskubidea eskatzen badu, bisitak Donostiako elkargunean gainbegiratuko dira, hilean asteburu batean egingo dira, larunbat edo igandean, eta ordubetekoak izango dira; lehenengo bi hilabeteak igaro ondoren, hilean bi asteburutan egingo dira, larunbat edo igandeetan, eta hiru ordukoak izango dira; eta, azkenean, asteburu batean bai eta hurrengoan ez egingo dira bisitak, larunbat edo igandeetan, goizean hiru orduz, 10:00etatik 13:00etara. Elkargunearen txostenak ikusirik, bisitak on egiten badiote adingabeari, ikuskatutako bisitak hasi eta urtebetera eskatu ahal izango da, eta, hala badagokio, adostu, bisitak ikuskatu gabeak izatea, aire zabalean, eta are gaua aitaren etxean pasatuz.

5.– Ezkontzako kargetan eta elikadura-pentsioan laguntzea. Zaintza ez duen gurasoak ezkontzako kargak eta adingabeko semearen elikadura-pentsioa ordaindu beharko ditu. Pentsio hori hilean 200 eurokoa izango da, eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio zaintza duen gurasoari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; lehen eguneratzea urtarrilaren batean gauzatuko da, 2013tik aurrera.

Jagoletza ez duen gurasoak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

Independentzia ekonomikorik ez duen bitartean semeak dituen aparteko gastuak erdi bana ordainduko dituzte aitak eta amak, betiere ados badaude eta agiri bidez hala egiaztatzen badute; adostasunik ez bada, epailearen baimena beharko da. Aurretiaz agiri hori edo baimen hori eskuratu beharko da, premiazko egoeretan izan ezik. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazi asmorik gabe, honako hauek izan daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, edozein gaixotasun fisiko edo mentalari lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada, Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdi bana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostuta erabakiko dira.

Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean edo aurkaratzeak soilik neurrien gainean badu eraginik, dibortzioaren gaineko erabakiaren irmotasuna lortuta, Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274 - 1847 000000 0882/11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mamadou Diallo Gueye demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko maiatzaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala