Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3275

EDIKTUA, 1308/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1308/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Julian Maria Gabiria Larrea.

Abokatua: Jose Antonio Guevara Arrieta.

Prokuradorea: Lopez Abadia.

Demandatua: Federico Ibarra Mar, Candelaria Epeldegue Fernandez, Alfonso Mora Lopez eta Rosario del Valle Fernandez.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2012ko maiatzaren 23an, eta hau da:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Luis P. López-Abadía y Rodrigo Epaitegietako prokuradoreak Julián María Gabiria Larrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, adierazten dut Galdakaoko Juan Bautista Uriarte kaleko 47ko etxeko 23 elementuko 4 ganbararen gaineko jabaria demandatzaileari dagokiola egun; eta alderdi demandatua hau da: Federico Ibarra Mar eta bere emazte Candelaria Epeldegui Fernández, edo bere jaraunsleak; eta hauen aurkakoa da: Alfonso Mora López eta bere emazte Rosario del Valle Fernández, edo bere jaraunsleak; auzi-ihesean dira, eta deklarazio hori onartu eta betetzera behartuak daude.

Ez dut kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (R zenbakia ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko maiatzaren hogeita hiruan.

Federico Ibarra Mar, Alfonso Mora Lopez eta Rosario del Valle Fernandez demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala