Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3274

EDIKTUA, 808/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1003/11 prozedura arrunta bideratu da, Zorte, S.A. sozietateak eskatuta, Ivan Felipe Llorca Alvarez de Eulate jaunaren eta Fashion Retail Management, S.L. sozietatearen aurka (auzigaia: prozedura arrunta). Prozedura horretan epaia eman da, eta idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

19/12 EPAIA

Epailea: Maria Teresa Peña Rodriguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Zorte, S.A.

Abokatua: Jorge Sanz Torre.

Prokuradorea: Maria Jose Gonzalez Cobreros.

Alderdi demandatua: Ivan, Felipe Llorca Alvarez de Eulate eta Fashion Retail Management, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: judizio arrunta.

EPAITZA

Zorte, S.A. sozietatearen izenean eta ordez epaitegietako prokuradore María José González Cobrerosek aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, hamabost mila seiehun eta hirurogeita hamasei euro eta hogeita hamabi zentimo (15.676,32) solidarioki ordaintzera kondenatzen ditut auzi-ihesean diren Fashion Retail Management, S.L. eta Ivan Llorca Alvarez de Eulate.

Demanda ezartzen denetik aurrera sortutako interesak ordainduko dira, hitzartutako tasaren araberakoak (hileko % 2).

Kodemandatuei ezartzen zaizkie kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (R zenbakia). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamarrean.

Eta Fashion Retail Management, S.L. eta Ivan Felipe Llorca Alvarez de Eulate demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala