Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3273

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 438/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 438/12 espedientea bideratu da, abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. Jose Antonio Ramos Fica jauna testamentua egin gabe hil zen, Bilbon, 2009ko abuztuaren 4an. Hori dela-eta, jaraunsleak deklaratzeko eskatu dute M.ª Lucia Fica Hierro, M.ª Carmen Fica Sierra eta M.ª Luisa Fica Velazquez andreek, kausatzailearen laugarren mailako ahaideak diren aldetik. Gaur hartu den ebazpenean honako hau erabaki da: kausatzailearen jaraunspena eskatzen dutenen adinako eskubidea edo hobea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, hogeita hamar eguneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera; eta ohartarazten zaie ezen, esandakoa egiaztatzen ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 8a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala