Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3272

EDIKTUA, guraso eta seme-alabentzako neurriei buruzko 547/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 547/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Stephania Vanesa Caballero Gavilanes.

Alderdi demandatua: Abraham Elias Gayrei Machasilla.

Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da, eta honako hau dio:

135/12 EPAIA

Epailea: María Angeles Filloy Rubio.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko martxoaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Stephania Vanesa Caballero Gavilanes.

Abokatua: Carlos Romero Ortiz.

Prokuradorea: Myriam Garcia Otero.

Alderdi demandatua: Abraham Elias Gayrei Machasilla.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: neurri pertsonalak eta elikadura neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut García prokuradoreak Stephanía Caballero Gavilaners andrearen ordez eta izenean aurkeztutako demanda, Abraham Elias Gayrei Machasilla jaunaren aurkakoa, eta behin betiko neurri hauek hartzea erabaki dut:

1) XXXXX semearen zaintza eta jagoletza Stephanía amari ematen zaio, eta guraso-ahala bi gurasoek baliatuko dute.

2) Aitak, adingabearen mantenu-pentsio gisa, hilean 200 euro ordaindu behar ditu, eta zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIaren arabera. Ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek.

3) Bisitaldietarako eskubide zabal bat ezartzen da, bi gurasoek hala adostu dutelako, eta adostasunik ez badago, bi astean behin egingo dira bisitaldiak, ostiraletako 19:00etatik igandeetako 19:00ak arte, bai eta Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporren erdiak ere.

Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (kontuaren zenbakia: ........). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko martxoaren bostean.

Demandatua non bizi den ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala