Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3271

EDIKTUA, adostasunik gabe dibortzioari buruzko 5/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 5/12 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Vanessa Antolinez Fernandez.

Abokatua: Miguel Perez Diez.

Prokuradorea: Ana Carmen Martinez Ruiz.

Demandatua: Thierry Dayas Ekue.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko maiatzaren 8an, eta honako hau da epaitza:

Partez baiesten dut Ana Carmen Martínez Ruiz prokuradoreak Vanesa Antolinez Fernándezen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Thierry Dayas Ekeu-ren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, aipatutakoen ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako, eta honako behin betiko neurri hauek hartzen ditut:

1.– Seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaio eta adingabeen gaineko guraso-ahalari dagozkion gainerako ahalmenak, halaber, amak bakarrik izango ditu.

2.– Gurasoek libreki erabakitzen dutenaren arabera egon ahal izango dira aita eta seme-alabak elkarrekin.

3.– Aitak unean-unean –lana, subsidioa edo langabezi-saria dela medio– dauzkan diru-sarreren % 30 ordaindu behar dio amari, seme-alaba adingabeen mantenu modura. Nolanahi ere, hilero ordaindu beharko duen gutxieneko zenbatekoa 200 euro izango da. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, auzi-jartzaileak zendatzen duen kontuan dirua sartuz; zenbateko hori urtero urtarrilean eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako KPIaren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

4.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte seme-alaben ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako mediku-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri seme-alabek jaso behar dituzten eskola-orduak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

5.– Ez da ezartzen behin-behineko beste neurririk.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean eman bekio horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; eta hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 00303418470900000512. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko maiatzaren zortzian.

Thierry Dayas Ekue demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala