Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3270

EDIKTUA, 697/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 697/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: García Salazar kaleko 6ko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Maria Elena Martinez Ximenez.

Prokuradorea: Ruiz.

Demandatua: Maria del Coro Visitacion Jimenez Ortiz.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da gaur, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Juan Carlos Ruiz Gutiérrez prokuradoreak Bilboko García Salazar kaleko 6ko jabekide-erkidegoaren ordez eta izenean aurkeztutako demanda, Maria del Coro Visitación Jimeno Ortiz andrearen aurkakoa, eta auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

a) 2.690 euro;

b) Aipatu zenbatekoak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak bi puntutan gehituta.

c) Prozedura honetan sortutako kostuak.

Ebazpen hau irmoa da PZLb-ren 455.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki (prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkera).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Del Coro Visitacion Jimenez Ortiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala