Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3269

EDIKTUA, kontratu ez betetzeari buruzko 936/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 936/2011 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Pacheco.

Demandatua: Francisco Javier Gorostidi Fernandez eta S.A.T. Hotz Bero, S.L.

Gaia: kontratua ez betetzea.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira xedapenak eta epaitza:

Osorik baiesten dut Elsa Pachecho Gurpegui prokuradoreak Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, S.A.T. Hotz Bero, S.L. eta Francisco Javier Gorostidi Fernández kodemandatuen aurkakoa. Hori dela eta, honako hauek adierazi behar ditut:

– Suntsitutzat ematen dut 2007-12-26an bi alderdien artean izenpetutako leasing finantza-errentamenduko kontratua.

– Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. da Volkswagen markako etxeko ibilgailuaren jabea (modeloa: Caddy 2.0 TDI; bastidore-zenbakia: WV1ZZZ2K27X114183; eta matrikula: 1162-FZF).

– Behin betiko esleitzen zaizkio Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ri, finantza-errentamenduak sorrarazitako kuotengatik jasotako errentak.

S.A.T. Hotz Bero, S.L. eta Francisco Javier Gorostidi Fernández kodemandatuak honako honetara kondenatzen ditut:

Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ri itzultzera Volkswagen markako etxeko ibilgailuaren jabetza (modeloa: Caddy 2.0 TDI; bastidore-zenbakia: WV1ZZZ2K27X114183; eta matrikula: 1132-FZF), bai eta giltzak eta dagokion dokumentazioa ere. Demandatuek ordaindu beharko dituzte hori dena itzultzeak eragiten dituen gastuak.

Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ri modu solidarioan ordaintzera bi mila hirurehun eta laurogeita hamaika euro eta hiru zentimo (2.301,03).

Modu solidarioan hilabeteko % 2ko interesa ordaintzera, mugaeguneratutako kuota ordaindu gabeen epemuga-egunetik guztiz ordaindu arte. Demanda-egunean, berrehun eta hogeita hamabost euro eta laurogeita hamar zentimo dira (235,90) kuota horiek.

Modu solidarioan seiehun eta hogeita hemeretzi euro eta hirurogeita hiru zentimo (639,63) ordaintzera, demandatuei demanda jakinarazi zitzaien egunetik ibilgailua itzuli bitarteko berandutza-hilabete bakoitzarengatik edo hilabete-zati bakoitzarengatik.

Eta adierazpen horietan egotera eta horiek entzutera, bai eta prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera ere.

Ebazpen hau irmo egindakoan, behar diren aginduak bidaliko zaizkie Ondasun Higigarrien Erregistroari eta Probintziako Trafiko Zuzendaritzari, bertan jakin dezaten Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. dela Volkswagen markako etxeko ibilgailuaren jabea (modeloa: Caddy 2.0 TDI; bastidore-zenbakia: WV1ZZZ2K27X114183; eta matrikula: 1132-FZF).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0000000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

S.A.T. Hotz Bero demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala