Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3268

EDIKTUA, kontratu-erantzukizuna eta bestelakoei buruzko 1452/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1452/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Barakaldoko San Juan 10eko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Ana Bartolome Marquina.

Prokuradorea: Fernandez.

Demandatua: Jose Ignacio Alonso Manzano eta Inmaculada Gredilla Espiña.

Gaia: kontratu-erantzukizuna eta bestelakoak.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko abenduaren 29n, eta hau da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Fernández prokuradoreak Barakaldoko San Juan 10eko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Inmaculada Gredilla Espiña eta José Ignacio Alonso Manzanoren aurkakoa. Horrenbestez, ebazpen honen funtsa diren eraikuntza-akatsen erantzule solidario deklaratzen ditut, eta bosgarren oinarri juridikoan adierazitakoaren arabera horiek konpontzera kondenatzen ditut. Kostuak ere demandatuei ezartzen zaizkie.

Jose Ignacio Alonso Manzano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala