Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3267

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 3124/12 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 3124/06 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Maria del Carmen Azcue Arzuaga.

Abokatua: Sara Azpiazu Angoitia.

Prokuradorea: Mercedes Pagola Villar.

Alderdi errekurritua: Abokatua: estatua.

Gaia: judizio arrunta, dirua erreklamatzekoa.

2012ko apirilaren 25ean epaia eman zen errekurtso horretan, eta epaitza honako hau da:

EPAITZA

Baietsi egiten dugu M.ª del Carmen Azcue Arzuagaren ordezkaritza prozesalak jarritako apelazio-errekurtsoa, 2011ko abenduaren 22an Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 698/11 prozedura arrunteko autoetan emandako epaiaren aurkakoa. Horregatik, partez ezezten dugu errekurritutako errekurtsoa, eta indarrik gabe uzten dugu epaiaren hirugarren puntua, auzi-jartzailea kondenatzen duena Estatuko Administrazio Orokorrari eragindako prozesuko kostuak ordaintzera, eta ez da erabakirik hartzen prozesuko kostuen gainean.

Indarrik gabe uzten da auzi-jartzailea prozesuko kostuak –Estatuko Administrazio Orokorrari eragindakoak– ordaintzera kondenatzen duen erabakia.

Eta ez dira ezartzen gora jotzeari dagozkion kostuak, prozesuan sortutakoak.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio alderdi apelatzaileari; hartarako,jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Ebazpen honen kontra, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluan jasotako kasuetan, eta prozesuko arau-hausteko errekurtso berezia, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 469. artikuluan jasotakoari jarraiki, Sala honetan, hogei eguneko epean (479.1 artikulua, kasazio-errekurtsoari dagokionez; eta 470.1 artikulua, arau-hausteko errekurtso bereziari dagokionez), betiere Prozedura Zibileko Legeren 208.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

1/2000 Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraiki, aipatutako errekurtsoak jartzeko, beharrezkoa izango da gordailua egitea sekzio honetako kontu-zenbaki honetan: 1895 0000 00.

Maria Luisa Echeverria Gurruchagaren jaraunspen jasogabea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dauka interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko maiatzaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala