Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3266

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 3koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita euskararen eremu geografikotik kanpora euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten programa edo jarduera bereziak 2012. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen deialdiko Balorazio Batzordearen osaera.

Oinarria: Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2012ko martxoaren 20ko Ebazpena, euskararen eremu geografikotik kanpora euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak 2012. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Aintzat hartu da ezen martxoaren 20ko Ebazpenaren 13. artikuluak xedatzen duela deialdi honetarako osatutako Balorazio Batzordeak ebaluatuko dituela deialdira aurkeztutako eskaerak, eta batzorde horrek berak ebazpen-proposamena egin beharko duela eta ebazpen hori Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari jakinarazi.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bitartez argitaratutako deialdiari dagokion ebazpen-proposamena egin eta jakinaraziko duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea, bai eta batzorde hori osatuko duten kideak ezagutzera ematea ere. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola andrea, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

Bokalak:

– Alberto Irazu Ibañez jauna.

– Irene Larraza Aizpurua andrea.

– Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea.

Idazkaria: Joseba Epelde Bereziartua, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Donostia-San Sebastián, 2012ko uztailaren 3a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala