Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3263

135/2012 DEKRETUA, uztailaren 10ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzako kide bat izendatzeko dena.

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 9. artikuluko 3. idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Rafael Iturriaga Nieva jauna Lehiaren Euskal Agintzaritzako kide izendatzea. Kargu horri zuzendari-maila dagokio.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 10ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.


Azterketa dokumentala