139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3261
133/2012 DEKRETUA, uztailaren 10ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria izendatzen duena.
Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 7.artikuluko 2. idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Maria Pilar Canedo Arrillaga andrea Lehiaren Euskal Agintzaritzako lehendakari izendatzea. Kargu horri sailburuorde maila dagokio.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 10ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.