Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
3260

132/2012 DEKRETUA, uztailaren 10ekoa, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko kide bat kargutik kentzea xedatzen duena.

Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren sorrerari eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Lehiaren Defentsarako Zerbitzuaren funtzioen banaketari buruzko apirilaren 12ko 81/2005 Dekretuaren 3. artikuluaren 3. idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 10ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATzen DUT:

1. artikulua.– Rafael Iturriaga Nieva jauna Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko kide kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 10ean.

Lehendakaria,

francisco javier lópez álvarez.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala