Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2012ko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3257

AGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, «Getariako txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Erregelamendua aldatzen duena.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko irailaren 17ko Aginduaren bidez «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Erregelamendua bategin zen (2008ko urriaren 15eko EHAA, 197. zk. Hutsen zuzenketak: 2008ko urriaren 28ko EHAA, 206. zk., eta 215. zenbakia). Harrezkero, Elikagaigintzako Industriaren eta Merkatuen Zuzendaritzaren 2009ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez gorago azaldutako agindua argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialeko 2. zenbakian, 2010eko urtarrilaren 2an.

Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak, haren presidenteak 2011ko azaroaren 18an igorritako idazkiaren bidez, erabaki du Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari Deituraren Erregelamendua aldatzeko eskatzea.

Aldaketak egokitzapen txikiak dakartza, alegia, ezaugarri organoleptikoak, osoko alkohol graduazioaren beheko muga, garraztasun osoa eta guztizko azukreen gehieneko muga. Garrantzi txikiko aldaketa denez, Batzordearen 2009ko uztailaren 14ko 607/2009/EE Erregelamenduaren xedapen iragankorrei buruzko 73. artikuluko 1.d) aplikatu behar da. Erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 479/2008/EE Erregelamenduaren aplikatu beharreko zenbait xedapen ezartzen dira, jatorrizko deiturei eta babestutako adierazpen geografikoei, izen tradizionalei, etiketei eta mahastizaintzako eta ardogintzako zenbait produkturen aurkezpenari dagokienez.

Hori dena kontuan izanik, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko Deituraren Erregelamenduaren aldaketa.

«Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Erregelamenduaren testu bategina onartzen duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko irailaren 17ko Aginduaren eranskineko «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Erregelamendua honelaxe aldatu da:

Bat.– 13. artikulua honela idatzita geratuko da:

«Hauexek dira "Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria" jatorrizko deituraren itzalpeko ardoen motak eta beraien ezaugarri analitikoak:

● Lortutako gutxieneko alkohol-gradua % 9,5 vol.

● gutxieneko alkohol-gradua: % 9,5 vol.

● Azukreak guztira (fruktosa eta glukosan adierazita). < 9 gr/l.

● Guztizko garraztasuna: > 3,5 gr/l.

● Garraztasun lurrunkorra. < 0,8 gr/l.

● Sufre dioxidoa guztira:* 180 mg/l ardo zurientzat, barrikan hartzitutako ardo zurientzat eta gorrientzat eta 140 mg/l beltzentzat».

Bi.– Hau da 14. artikuluaren testu berria:

«1.– Izenduraren kalifikazioa duten ardoek Kontseilu Arauemaileak ezarritako ezaugarri organoleptikoak eduki behar dituzte, batez ere usainari, koloreari eta zaporeari dagokienez. Ardo batek ezaugarri horiez ezarritakoa betetzen ez badu eta horrek beraren kalitatea narriatzen badu, edo beraren elaborazioan arautegi honetan edo indarreko legerian ezarritako aginduetako bat bete ez bada, Kontseilu Arauemaileak kalifikazioa kenduko dio, eta horrek berekin ekarriko du ukitutako partidan jatorrizko izendura erabiltzeko eskubidea galtzea.

Sailkapen organoleptikoa kontseilu arautzaileak ezarritako prozeduraren bidez egingo da, horretarako, Dastatze batzordeak dastatze fitxan agertutako aldeak hartuko ditu kontuan:

2.1.– Txakolin zuria:

● Ikusmen fasea: horia, berde argia urre kolorera.

● Usaimen fasea: freskoa, fruta berdeen usain gozoa, belarkara usaina.

● Dastatze fasea: harmonikoa garraztasun ukitu orekatuarekin, sentsazio karboniko fina eta dastatu osteko nolabaiteko gustu garratza.

2.2.– Txakolin gorria:

● Ikusmen fasea: tonu arrosak fuksiara, distiratsua, gardena.

● Usaimen fasea: zitriko notak, fruta berdeak.

● Dastatze fasea: Harmoniatsua, fruta gorri garratzak dakartza gogora, sentsazio karbonikoa.

Txakolin beltza:

● Ikusmen fasea: gorri-granatea, burbuila karboniko txiki batzuk atzematen dira.

● Usaimen fasea: Basafruituak, masusta, mugurdia.

● Dastatze fasea: apur bat garratza eta karbonikoa.

2.4.– Barrikan hartzituriko txakolin zuria:

● Ikusmen fasea: horia urre koloreko tonura.

● Usaimen fasea: intentsitate ertaina.

● Dastatze fasea: orekatua egur berriaren notekin.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 7a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MarÍa del Pilar Unzalu Pérez de Eulate.


Azterketa dokumentala