Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

CAJA LABORAL POPULAR COOP. DE CRÉDITO ETA IPAR KUTXA RURAL S. COOP. DE CRÉDITO
3196

IRAGARKIA, Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatibaren eta Ipar Kutxa kreditu-kooperatibaren arteko bat-egiteari buruzkoa.

Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 64.2 artikuluan eta Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan ezarritakoa betez, honako hau jakinarazten da:

2012ko ekainaren 30ean, Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatibaren eta Ipar Kutxa kreditu-kooperatibaren Batzar Orokorrek, behar bezala eta behar beste denbora aurretiaz deiturik, aurreikusitako legezko gehiengoaz onartu zuten bi erakundeen arteko bat-egitea; horretarako, likidaziorik egin gabe desegingo dira eta kreditu-kooperatiba berri bat eratuko, «Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba» izena izango duena. Bat-egite prozesua bukaturik, Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba desegindako erakundeen oinordekoa izango da, beti-beti, eta dagozkien eskubide eta betebehar guzti-guztietan, 2011ko abenduaren 31n itxitako beren bat-egite balantzeen arabera. Balantze horiek Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako Zuzendaritza Kontseiluek egin zituzten, 2012ko martxoaren 15ean eta otsailaren 9an hurrenez hurren, eta beren batzar-nagusiek hurrenez hurren 2012ko apirilaren 21ean eta martxoaren 24an onetsi zituzten, eta kontuak bi erakundeetako kontu-auditoreak behar bezala ikuskatu zituen.

Bat-egite akordioa 2012ko maiatzaren 30ean eta 29an, hurrenez hurren Gipuzkoako eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroetan aurkeztutako bat-egite proiektuaren arabera hartu zen, aho batez. Erregistro horiek bat egin behar duten bi kooperatiben helbideei dagozkie. Bat-egite akordio hori gauzatzeko, erakunde arautzaile eta ikuskatzaileen administrazio-baimenak lortu behar dira, eta legeriaren araberako derrigorrezko izapideak bete.

Bat-egitearen ondorioz, Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatibako bazkideek jatorrizko kooperatiban emandako euro bakoitzeko euro bat izango dute kreditu-kooperatiba berriaren kapitalean. Bestalde, Ipar Kutxa kreditu-kooperatibako bazkideak jatorrizko kooperatiban emandako euro bakoitzeko sei euro eta hamaika zentimo izango dituzte kreditu-kooperatiba berriaren kapitalean Eragiketaren kontularitza-ondorioak bat-egitearen eskritura publikoa merkataritza-erregistro eskudunean inskribatzen den egunetik aurrera gertatuko dira.

Berariaz honako hau jasoko da: (a) bazkideek eta hartzekodunek akordioaren eta bat-egitearen balantzearen testu osoa eskuratzeko duten eskubidea; (b) hartzekodunek aurka egiteko duten eskubidea, Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 66. artikuluan eta Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 81. artikuluan ezarritako eran; (c) bat egin behar duten kooperatibetako bazkideek duten eskubidea, baldin eta beren kooperatibatik bereiztearen aldeko botoa eman ez badute, Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 65. eta Euskadiko Kooperatibei buruzko 80. artikuluetan ezarritako eran.

Era berean, bat egindako kooperatibetako batzar nagusiek kreditu-kooperatiba berriko lehenengo zuzendaritza-kontseiluko kide titularrak eta ordezkoak izendatzeko proposamena onartu zuten.

Batzarrek erabaki dute bat-egitea bat-egiteen, bereizketen, aktibo-ekarpenen eta erantsitako gainerako eragiketen erregimen berezian sartzea. Erregimen hori honako bi foru-arau hauetan ezarrita dago: Gipuzkoako 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluaren X. kapitulua eta Bizkaiko 3/1996 Foru Araua. Foru-arau horiek sozietateen gaineko zerga arautzen dute eta dagokien moduan aplikatuko dira.

Bilbo eta Arrasate, 2012ko uztailaren 2a.

Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatibako Zuzendaritza Kontseiluko lehendakaria,

TXOMIN GARCÍA HERNÁNDEZ.

Ipar Kutxa kreditu-kooperatibako Zuzendaritza Kontseiluko lehendakaria,

JUAN MARÍA ORBE UGALDE.


Azterketa dokumentala