Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
3195

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (L-2011-48-4713-I).

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako zuzendari María Dolores García Garcíak honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezin izan zaio esanbidez jakinarazi Sandra García Valdés andreari, L-2011-48-4713-I espedientean hark emandako helbidean, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzko abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.

L-2011-48-4713-I espedientean emandako Ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia, 85; 48011 Bilbao).

Ukatzeko ebazpen bat dela aintzat hartuta, ediktu hau jendaurrean erakusgai jarri da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarriak betez.

Aipatutako espedientean emandako ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuta, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 18a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala