Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3188

IRAGARKIA, 309/2012 prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko dena eta interesatuta dauden hirugarren pertsonak epatzeko dena.

Interesatuta daudenei hau jakinarazten zaie: Amaya Uriarte Urquijo andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urtarrilaren 12ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, ezetsi egiten da 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez, argitara ematen dira irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten lehiatzaileen behin betiko zerrenda).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1995 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, dei egiten zaie Lehen Hezkuntza espezialitatearen zerrendetan interesatuta dauden pertsona guztiei, nahi izanez gero, aipatutako prozedura judizialean ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 24a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala