Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3185

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 805/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 805/10 prozedura arrunta bideratu da, Rosa Daniela Vaquerizo Ruizek eskatuta, Tomas Vaquerizo Ruizen aurka, kontratu batzuk direla-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut zenbatekoa erreklamatzeko judizio arrunta egiteko demanda, Bajo prokuradoreak Rosa Daniela Vaquerizo Ruizen ordez aurkeztu duena, auzi-ihesean den Tomás Vaquerizo Ruizen aurka. Letratua Arribas jauna izan da.

Beraz, Tomás Vaquerizo Ruiz jauna kondenatzen dut Rosa Daniela Vaquerizo Ruizi honako hauek ordaintzera: 15.151,82 euro gehi kopuru horren % 12ko interesa, 2010eko maiatzaren 20tik ebazpen hau ematen den arte sortutakoa.

Ateratzen den diru-kopuru likidoak Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan –epai-betearazpenetarako– aurreikusitako interesak sortuko ditu (ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arte), baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0010 0000 04 0805 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen, bi mila eta hamaikako urriaren hogeita zazpian.

Tomas Vaquerizo Ruiz demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, 2012ko apirilaren 12an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala