Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3183

EDIKTUA, 1064/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1064/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Arraiza.

Demandatua: Carmelo Ignacio Echeverria Chivite.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioan, epaia eman da, 2012ko apirilaren 24an. Honako hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

96/12 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2012ko apirilaren 24a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut dirua erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutako 1064/11 judizio arrunteko auto hauek; judizio hori Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta bideratu da, Arraiza Sagües epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Lareki Arcos letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Carmelo Ignacio Echeverría Chivite jaunaren aurka. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkari prozesalak aurkeztutako demanda, Patricia Orejuela Poveda andrearen aurkakoa; hortaz, andre hori honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 10.475,01 euro, tronkoarenak; eta itundutako % 17,25eko tasan sortutako interesak, mailegu-kontuak itxi ziren egunen biharamunetik (2009ko abenduaren 23tik eta 25etik) zorra erabat ordaindu artekoak. Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei –demandatuari PZLko 497.2 artikuluan ezarritako eran, auzi-ihesean baitago–, eta adieraz bekie, halaber, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. art.). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 19ko 37/2011 Legearen araberakoa).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846/0000/00/1064/11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizialak, horren guztiaren fede ematen dut, Donostian, 2012ko apirilaren hogeita bostean.

Carmelo Ignacio Echeverria Chivite demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko apirilaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala