Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3182

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 392/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 392/11 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Salome Ortuzar Silva.

Abokatua: Santiago Jauregui Arco.

Prokuradorea: Hurtado.

Demandatua: Mariano Coco Calvo.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2012ko apirilaren 17an, zeinen xedapenak ondokoak baitira:

Baietsi egiten dut Salomé Ortúzar Silvaren izenean eta ordezkaritzan, Asunción Hurtado Madariaga prokuradoreak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Mariano Coco Calvoren aurkakoa. Beraz, aipatutakoen arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin eta prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak berariaz ezarri gabe.

Epai hau irmoa egin ostean eman bekio horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; eta hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Mariano Coco Calvo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala