Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHENGO AUZIALDIAKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZK-KO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3179

EDIKTUA, desobeditze-falta bat dela-eta bideratutako 7/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Dña. Nik, Estíbaliz Martos Niciok, Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko ZLUPeko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut: 7/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Agintaritzaren agente baten aurka errespetu falta bat egiteagatik, isun hau ordaintzeko zigorra ezartzen diet Letitia Ricula eta María Faur-ri: hogeita hamar egunetan, 6na euroko kuota ordaindu beharko dituzte, egunero. Isuna ordaintzen ez badu, lokalizazio iraunkorreko zigorra jasoko du: isun-kuota bi ordaindu gabe uzten duen bakoitzean egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Sortutako kostuak ordaindu beharko dituzte akusatuek.

Epai honen aurka, epaitegi honetan eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren izenean, apelazio errekurtsoa aurkez daiteke, idazki arrazoituaren bidez, bost eguneko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ediktu hau ematen dut, Bergaran (Gipuzkoa), 2012ko apirilaren 20an, jasota gera dadin, gaur egun bizileku ezezaguna duen Maria Faur-i epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala