Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3171

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 8koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Fundación Vizcaína de Caridad-Residencia Conde de Aresti fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko apirilaren 3an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Fundación Vizcaína de Caridad-Residencia Conde de Aresti fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaria. Eskabidearekin batera, estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu dira; hain zuzen ere, 2012ko apirilaren 2an eman zen eskritura hori José Antonio Isusi Ezcurdia Bilboko notarioaren aurrean (1166 protokolo-zenbakia).

Ondoren, 2012ko apirilaren 30ean aurkeztu ziren, Erregistro berean, José Antonio Isusi Ezcurdia notarioak emandako eskritura hori zuzentzeko eginbidearen lekukotzaren bi kopia.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea berriro aztertu, eta, ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, arau hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) Fundación Vizcaína de Caridad-Residencia Conde de Aresti fundazioaren estatutuetako 10. artikulua aldatzea onartzea.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa hori eta Fundazioaren estatutuen testu bateratua inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, 2012ko apirilaren 2an José Antonio Isusi Ezcurdia Bilboko notarioaren aurrean eman zen eskritura publikoan xedatu bezala (1166 protokolo-zenbakia); eskritura hori, notario berak horretarako burututako eginbidearen bidez zuzendu zuen.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 8a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.


Azterketa dokumentala