Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
3168

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 20koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (199/2012 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (199/2012 prozedura laburtua) gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen administrazio-isiltasunaren kontra jarritakoa da; gora jotzeko errekurtso horren bitartez, 2011ko uztailaren 18ko Ebazpenez (uztailaren 19ko EHAA, 137. zk.) deitutako Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisariondoko kategorian sartzeko hautaketa prozedurako Epaimahaiak 2011ko abenduaren 20an hartutako Erabakiaren kontra egiten da. Eta, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2012ko ekainaren 20a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala