Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3167

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, Berdintasunaren aldeko 2012ko Emakunde Sarirako deialdia egiten da.

Irailaren 12ko 166/2006 Dekretuak Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortu eta arautu zuen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitearren eta lan hori jendaurrean nabarmentzearren; emakumeek egindako lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu baitira pertsona horiek, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan.

Hortaz, 2012rako sarirako deialdia egitea dagokio orain, dekretu horren lehenbiziko artikulua aplikatze aldera.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Berdintasunaren aldeko Emakunde sarirako deialdia egitea, 166/2006 Dekretuaren arabera eta ebazpen honetan onartzen diren eta eranskin gisa doazen oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Interesatuek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpenaren aurka, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari zuzenduta; hilabeteko epea izango dute horretarako, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epea izango da horretarako, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eragiten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 26a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

María Silvestre Cabrera.

I. ERANSKINA
BERDINTASUNAREN ALDEKO 2012. URTEKO EMAKUNDE SARIRAKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Xedea.

1.– Berdintasunaren aldeko 2012ko Emakunde Sarirako deialdia egitea da ebazpen honen xedea. Sari horren bidez, ezagutza egin nahi zaio emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen, publiko nahiz pribatuen jardunari, eta jardun hori jendaurrean nabarmendu nahi da; emakumeen lana aintzat hartzeko eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko eginkizunetan nabarmendu direnei eman nahi zaie saria, eginkizun horiek gauzatzeko jardun, ekintza, lan edo proiektuen bidez alderdi garrantzitsuren batzuetan hobekuntzak ekarri dituztenei, alegia; edo, beren jardunarekin, emakumearen zeregina aintzat hartzen eta duintzen laguntzeko eginkizunean nabarmendu direnei; edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen nabarmendu direnei.

Bigarrena.– Sariaren diru-kopurua.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da.

Hirugarrena.– Hautagaiak aurkeztea.

1.– Hautagaiak aurkezteko epea 2012ko urriaren 1ean amaituko da.

2.– Hautagaiak aurkeztean, hautagai horiek gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egin duten ekarpena egiaztatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da, bai eta egiaztapen horri dagozkion agiriak ere. Horiek guztiak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan aurkeztu beharko dira, (Manuel Iradier kalea, 36 zk., 01005 Vitoria-Gasteiz), edo posta ziurtatuaren bidez edo administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako moduetako edozeinen bidez igorri helbide horretara bertara.

3.– Aurreko paragrafo horretan aipatutako agiri horiekin batera, adierazpen bat ekarri beharko da, zin eginez ez zaiola hautagaiari sekula administrazio-zuzenbidearen arloko zigorrik eta zigor-zuzenbidearen arloko zigorrik ezarri sexua dela-eta bazterkeriarik eragin izanagatik, eta ez zaiola, orobat, legezko debekurik ezarri diru-laguntza publikoak eskuratzeko.

4.– Beharrezkoa dela uste izanez gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak informazio gehiago eskatu ahal izango du.

5.– Aurkeztu eta saririk jaso ez duten lanak, 2013ko martxoaren 1a baino lehen berreskuratu ahal izango dituzte egileek. Administrazioak ez du hartuko epe horretan berreskuratzen ez diren lanen ardurarik.

Laugarrena.– Saria esleitzeko irizpideak.

Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan; kasu bakoitzean, ponderazioa berbera izango da.

a) Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea.

b) Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia.

c) Jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala