Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2012ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
2961

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 8koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2012rako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduan aurreikusten den Balioespen Batzordearen osaeraren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2012ko ekainaren 8ko EHAAn argitaratu da (112. zk.) Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Agindua, kultura-arloetako jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2012rako deialdia egiten duena.

2.– Agindu horren 9.2 artikuluak Balioespen Batzordearen osaera ezartzen du, eta hau Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak EHAAn argitara emango duen ebazpenaren bidez jakinaraziko dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 9. artikuluan aurreikusten eta arautzen den Balioespen Batzordearen osaera argitara ematea. Balioespen Batzorde hau kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Mikel Toral Lopez, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Imanol Arana Ariz, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.

Maria Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.

Marta Merino Ortiz de Landaluze, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.

Idazkaria: Arturo Garcia Fiel, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako arduraduna.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 8a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala