Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2012ko ekainaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2955

AGINDUA, 2012ko ekainaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prestatzen dituen zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko den Agindua bosgarren aldiz aldatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administraritzaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, prezio publikoen bidez ordain daitezkeen ondasunak, zerbitzuak eta jardunak finkatzeari buruzko irailaren 28ko 249/2010 Dekretuak dioenarekin bat etorriz eta Ekonomia eta Ogasun Sailak dagokion espedienteari aldeko informea eman diola, hau

XEDATZEN DUT:

Lehen artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prestatzen dituen zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko den Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Aginduaren 3. artikuluko 1. paragrafoa Aldatzen da. Aldaketaren ondorioz, horrela idatzita geldituko da:

«3.1. artikulua.– Ikasleei ematen zaizkien jantoki eta ostatuko prezio publikoak hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Bigarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prestatzen dituen zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko den Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Aginduaren Eranskina Aldatzen da eta, aldaketaren ondorioz, Agindu honen Eranskinak ordezkatzen du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 14a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala