111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2593
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (N-2012-01-1078-M).
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria den María Dolores García Garcíak honako ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Ezin izan zaio esanbidez jakinarazi Estíbaliz Oraa Martínez de Laño andreari, N-2012-01-1078-M espedientean hark emandako helbidean, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan II. kapituluan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.
N-2012-01-1078-M espedientean emandako Ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Ukatzeko ebazpen bat dela aintzat hartuta, ediktu hau jendaurrean erakusgai jarri da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarriak betez.
Aipatutako espedientean emandako ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuta, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 7a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.