Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
2592

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen 2012ko maiatzaren 7ko ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpenak P21H8 lanbide-zenbakia duen ertzainari hamabost eguneko eginkizun-etetea ezartzen dio, 405X11ED0033 zehapen-espedientean falta larri bat egiteagatik.

Ebazpena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitara eman dugu, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluak betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau ohartarazten zaio:

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio Herrizaingoko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Zehapen-espedientea Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan du (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).

3.– 2012ko maiatzaren 18az geroztik prozeduraren iraungitze-epea geldituta dago, eta horren errua inputatuari leporatzen zaio, eta hala egongo da aurrerantzean ere, jakinarazpenak egiteko iragarkiak erabiltzen diren bitartean, hala xedatuta baitago Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuaren 41.3 artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 23a.

Segurtasuneko sailburuordea,

Miguel Ángel Buen Lacambra.


Azterketa dokumentala