Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2590

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sareko CPDrako rack armairuak eta klimatizazio-sistema eskuratzeko lehiaketa esleitu dela argitara emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Helburua: Euskal Trenbide Sareko CPDrako rack armairuak eta klimatizazio-sistema eskuratzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2012ko apirilaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 68. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, zenbait balioespen-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 97.000 euro (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko maiatzaren 14a.

b) Kontratista: Ambar Telecomunicaciones, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 64.065,43 euro (BEZik gabe).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 48 egun, kontratua izenpetu eta 30 egun hornitzeko, instalazio-lanak hasteko akta izenpetu eta 18 egun instalazioa egiteko, eta eraketa-lanak hasteko akta izenpetu eta 2 egun eraketa gauzatzeko.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2012ko maiatzaren 22a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala