Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2588

EDIKTUA, administratzailearen erantzukizuna eskatzeko 867/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 867/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Asthon Cargo Bilbao, S.L.

Abokatua: Jose Maria Fernandez Mencia.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Demandatua: Hao Hu eta Yuquin Ji.

Gaia: administrazio-erantzukizuneko ord.

Judizio horretan epaia eman da 2012ko urtarrilaren 11n, eta hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Asthon Cargo Bilbao, S.L. sozietateak aurkeztutako demanda, Hao Hu-ren eta bere emazte Yuquin Ji-ren aurkakoa, ebazpen honen idazpuruan adierazitakoagatik. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari 9.613,48 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi epai honen laugarren zuzenbideko oinarrian jasotako legezko interesak; alderdi auzi-jartzailearen prozesuko kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Yuquin Ji demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala