Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2587

EDIKTUA, 777/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 777/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Tames.

Demandatua: Vagner Rodrigues Tomaz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

Funtsean baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Kutxak aurkeztutako demanda, Vagner Rodrigues Tomazen aurkakoa. Horregatik, demandatu hori kondenatzen dut Gipuzkoa eta Donostiako Kutxari 9.469,76 euro ordaintzera.

Interesei dagokienez, eta 8.686,62 euroko kopuruaz bezainbatean, itundutako % 17,25eko berandutza-interesak aplikatu behar dira, kontua itxi eta hurrengo egunetik hasita; 2010eko urtarrilaren 20an hasiko da kontatzen, eta epai hau eman arte iraungo du, eta epai honetatik aurrera PZLaren 576. artikuluan adierazitako interesak aplikatuko dira. 783,14 eurori dagokienez, ordea, itundutako % 17,25eko interesak aplikatu behar dira, baina demanda aurkezten den egunetik hasita eta epai hau ematen den arte, baina epai honetatik aurrera aplika daitezke PZLaren 576. artikuluan aurreikusitako interesak.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi denez, Vagner Rodrigues Tomaz jaunak ordaindu behar ditu prozesu honetako kostuak.

Eraman bedi epai honen testigantza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zaipean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030.1846.42.0005001274; kontzeptua: 1855/0000/04/0777/11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Vagner Rodrigues Tomaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko martxoaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala