Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2586

EDIKTUA, 407/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 407/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Jiménez.

Demandatua: Construcciones Abbas Qamar, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Banco Santander, S.A. entitateak aurkeztu duen demanda, Construcciones Abbas Qmar, S.L. sozietatearen aurkakoa. Horregatik, Construcciones Abbas Qmar, S.L. sozietatea kondenatzen dut Banco Santander, S.A. entitateari 3.695,99 euro ordaintzera.

3.695,99 euroren interesei dagokienez, % 29an hitzartutako berandutze-interesak aplikatuko dira, betiere, demanda aurkeztu zenetik, epai hau eman arte sortzen direnak. Nolanahi ere, epai hau ematen denetik aurrera, PZLren 576. artikuluan aurreikusitako interesak aplikatuko dira.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi egin denez, Construcciones Abbas Qmar, S.L. sozietateak ordaindu behar ditu prozesu honetako kostuak.

Eraman bedi epai honen testigantza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 1855 0000 02 0407 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Construcciones Abbas Qamar, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko martxoaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala