Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2585

EDIKTUA, 519/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 519/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Lejarza, S.A.

Abokatua: Daniel Zubimendi Zamacona.

Prokuradorea: Eguidazu.

Demandatua: Recambios Dakar, S.L.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan 2012ko otsailaren 20an epaia eman zen eta honakoa da epaitza:

Baietsi egiten dut Eguidazu Buerba prokuradoreak Lejarza, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Recambios Dakar, S.L.ren aurka. Hori dela-eta, demandatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.376,82 euro gehi diru horrek 2010eko azaroaren 22tik sortutako legezko interesa, eta legezko interesak bi puntutan gehituta ebazpen hau ematen den egunetik aurrera. Prozesuko kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Recambios Dakar, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko martxoaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala