Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2583

EDIKTUA, errentamenduko kontratu bat suntsitzeko burututako 651/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 651/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ebrorent, S.L.

Abokatua: Gemma Alvarez Rodríguez.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Gummigolv Lekplats, S.L.

Gaia: errentamendu-kontratua suntsiaraztea eta bestelakoak.

Judizio horren gainean epaia eman zen 2011-11-23an, zeinen epaitza ondokoa baita:

Osorik baiesten dut Martínez Pérez prokuradoreak Ebrorent, S.L.U. sozietatearen aurka jarritako demanda, eta hona hemen hartutako erabakiak:

1.– Errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut, eta Gummigolv Lekplatas sozietatea kondenatzen dut Renault Trafic 3C-929 L/N 2.0 115+AA furgoia entregatzera.

2.– Honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: epemuga beteta eta ordaindu gabe dauden errentak eta itzulketa-gastuak, demanda aurkeztu zen egunera arte sortutakoak, zehazki, lau mila zortziehun eta bederatzi euro eta lau zentimo (4.809,04); epemuga beteta eta ordaindu gabe dauden errenta eta gastuak, kontratu horren ondoriozkoak izanik, prozesu hau izapidetzen ari den bitartean sortzen direnak; epemuga bete gabe dauden errenten % 50, zigor-klausula gisa (kalte-galerak), guztira, sei hileroko, zehazki, bi mila zortziehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (2.873,73); eta legezko interesak.

Prozeduran sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Gummigolv Lekplats, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko otsailaren 22a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala