Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2580

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 24koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Bilboko udal-mugartean Larraskitu TEAren «Villabaso» 11. zirkuituaren 13,2 kV-ko linea elektrikoaren instalazioa baimentzen da, horri buruzko proiektua onartzen da, eta onura publikoko dela deklaratzen da.

Erref.: L-7651 –AS-AIA.

Esp. AT-H-2011-64.

AURREKARIAK

1.– 2011ko ekainaren 22an, Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresak (helbidea: San Adrian kalea, 48, Bilbao) erreferentziazko linea elektrikoaren administrazio-baimena, zehazki horren onura publikoa deklaratzea, eta proiektua onartzea eskatu zuen, horretarako eskabide-orria aurkeztuz, dagokion proiektu teknikoarekin batera, Iñigo Sanchez Negrete Industria ingeniari teknikoaren sinadurarekin, horretarako eskumena duela adierazten duen Deklarazio Profesionala aurkeztuta.

2.– Abenduaren 3ko Eusko Jaurlaritzaren 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusten denari dagokionez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAren eskaera jendaurrean erakusgai jartzeko iragarkia argitaratu zen honako aldizkari hauetan: BAOn 2011ko uztailaren 28an, EHAAn 2011ko irailaren 6an eta Correo egunkarian 2011ko uztailaren 29an.

3.– 2011ko uztailaren 18an ofizio bat igorri zen Bilboko Udalera adierazitako iragarkia bertako Ediktu Taulan jartzeko; horretaz gain, Udalari eskatu zitzaion txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten edo ez instalazioa onura publikoko deklaratzea, eta hala badagokio, egokitzat jotzen zituzten baldintza teknikoak ezartzeko.

4.– 2011ko irailaren 14an, adierazitako udalari txostena eskatu zitzaion berriro, hasiera batean ezarritako epean ez zelako gaiari buruzko erantzunik jaso.

5.– Jendaurrean erakusgai jartzeko ezarritako epean, Bizkaiko Lurralde Bulegoan ez da partikularren alegaziorik jaso, ezta Bilboko udalaren baldintzarik ere.

OINARRI JURIDIKOAK

Espedientean abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren (2002-12-23ko EHAA) 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitako erregelamenduzko izapideak bete dira, eta testu horretako azken Xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, eta bat datozen gainerako legeetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) esleitutako atribuzioei jarraiki, honako hau

EBAZTEN DU:

Iberdrola Distribución Eléctrica, SA enpresari baimena ematea eta Bilboko udal-mugartean Larraskitu TEAren «Villabaso» 11. zirkuituko 13,2 kV-ko linea elektrikoaren proiektua onartzea. Proiektu horren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Lurrazpiko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 6 (1x240) Al-Ac.

– Euskarriak: metalikoak.

– Luzera: 35 m.

– Hasiera: 11. zirkuituko Larraskitu-Villabaso linearen lurrazpiko eroaleak «A» kutxatilan.

– Amaiera: Artazu Goiko 200004460 TZ.

Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, deklarazio horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta horrenbestez, okupazio urgentea eragiten du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak okupazio urgenteko deklaraziorako xedatzen dituen ondorioak zehaztuz, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera eman da, eta honako baldintza orokor hauekin:

1.– Obrak aipatutako proiektuaren eta aurkezturiko dokumentazioaren arabera egin beharko dira, Iñigo Sánchez Negrete industria-ingeniari teknikoak sinatuta, eta 2011ko maiatzaren 20ko tituludun eskudunaren deklarazioarekin.

2.– Martxan jartzeko epea ez da bi urtekoa baino luzeagoa izango, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Bulegoan jakinarazi beharko du amaiera hori, behin betiko aitorpena eta martxan jartzeko akta egite aldera.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko agintarien lizentzia edo baimenei eta bestelakoei kalterik egin gabe eta horietatik bereizita ematen da baimen hau. Horrek ez dio eskatzaileari adierazitako baimen eta lizentziak eskuratzeko betebeharra kentzen. Halaber, hirugarrenen eskubideak alde batera utzi gabe eman da eta jabetza-eskubidea salbu utziz.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora gotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 24a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala