Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2579

94/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kide batzuk izendatzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundeari buruzko azaroaren 24ko 9/1982 Legeko 8. eta 9. artikuluetan ezartzen denez, erakunde horretako lehendakariaz eta horri atxikita dauden sozietateetako lehendakariez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egingo duten bost kontseilarik eta industria eta energia arloetan izen handia duten pertsonen artetik aukeratutako beste hainbestek osatuko dute erakunde horretako Zuzendaritza Kontseilua.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2012ko apirilaren 17 eta 24an 9an egindako bilkuretan, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseilua partez berritzeko Erabakia hartu zuen, eta Eusko Legebiltzarraren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Batzordeak 2012ko maiatzaren 8an oniritzia eman zion erabaki horri. Hortaz, azaroaren 24ko 9/1982 Legeko 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kide berriak izendatzea, bertan izandako berritze partzialaren ondorioz

Hori dela eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eskatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulua bakarra.– Energiaren Euskal Erakundeko kontseilari izendatzea honako hauek:

Iñigo Marco-Gardoqui Alcalá-Galiano.

Arantza Mendizabal Gorostiaga.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau argitaratzen den eguena jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala