Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2577

96/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Deba Goieneko Industrialdea SA sozietate publikoa, xurgapen bidez, azkentzeko baimena emateko dena.

2012ko martxoaren 28an egindako batzarretan, Deba Beheko Industrialdea SA eta Deba Goieneko Industrialdea SA sozietate publikoen administrazio kontseiluek, bat egiteko prozesua hastea erabaki zuten.

Deba Beheko Industrialdea SAk sozietateak Deba Goieneko Industrialdea SA sozietatea xurgatuaz gauzatuko da bategitea.

Xurgapen bidezko bategitea dela-eta, Deba Beheko Industrialdea SA sozietateak bere egingo du xurgatutako sozietatearen ondarea, aktiboa zein pasiboa.

Xurgapen bidezko bategiteak Deba Goieneko Industrialdea SA desagertzea ekarriko du; hori automatikoki egingo da, eta berehalako azkentzea ekarriko du. Aipatu azkentzearen kausa zuzena eta behinena bategitea da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 20.3 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo bere erakundeetako baltzu publikoak sortu eta desagerrarazteko eta eratutako baltzuetako partaide nagusi bilakatu ahal izateko edo partaide nagusi izateari uzteko, Jaurlaritzaren dekretua beharko da.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deba Goieneko Industrialdea SA sozietatearen azkentzea onartzea; izan ere, sozietate hori Deba Beheko Industrialdea SA sozietateak, xurgatzen baitu.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala