Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
2573

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 8koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (2227/2011 zenbakiko ohiko prozedurakoa) interesa izan lezaketenak epaitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (2227/2011 zenbakiko ohiko prozedurakoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2007ko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurkako berrikusteko errekurtso bereziaren presuntziozko ezestearen kontra. Azken ebazpen honek, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren oposizio probez arduratzen den Epaimahai kalifikatzailearen 2007ko urriaren 23ko Akordioaren kontra jarritako gorabidezko errekurtsoa ezesten du. Eta, Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkauti, 2012ko maiatzaren 8a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala