Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
2572

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 8koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bideratu duen Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoan (2212/2011 zenbakiko prozedura arruntekoa) interesa izan lezaketenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (2212/2011 zenbakiko prozedura arruntekoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2007ko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako berrikusteko errekurtso bereziaren presuntziozko ezestearen kontra. Azken ebazpen horrek ezetsi egiten du Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren oposizio probez arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2007ko urriaren 23ko Akordioaren kontra jarritako gorako errekurtsoa. Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak epatzen dira, egoki baderitzote euren interes legitimoen defentsan ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkauti, 2012ko maiatzaren 8a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala