Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
2570

35/2012 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena; horren bitartez, Jaurlaritzaren Kontseiluak harturiko erabakia argitaratzea xedatzen da, hots, «Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen berariazko nortasun-ikurra onartzekoa».

2012ko maiatzaren 22an eginiko bilkuran onartu zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak «Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen berariazko nortasun-ikurra onartzea» finkatzen duen erabakia, eta erabaki horri dagokion publizitatea emate aldera,

EBATZI DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen berariazko nortasun-ikurra onartzea» finkatzen duen erabakiaren testua, idazki honen eranskin gisa bildurikoa.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.Ş JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

35/2012 EBAZPENARI (MAIATZAREN 22koa, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIARENA) EGINIKO ERANSKINA
AKORDIOA, MERKATARITZA DINAMIZATZEKO BULEGOEN BERARIAZKO NORTASUN-IKURRA ONARTZEN DUENA

Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua onartzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak zehaztutakoaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta beren administrazio– unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan. Hori horrela izanik ere, bestelako nortasun-ikur berekiak ere erabili ahal izango dira jendaurreko zenbait zerbitzu edo jardueratan, baina, horretarako, ezinbestekoa izango da Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordioa, beti ere Lehendakaritzaren idazkariak, aurretiaz, aldeko txostena emanda. Hartutako akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak dagokion eskabidea aurkeztu zion Lehendakaritzari Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen berariazko nortasun-ikurra (horien erakunde-nortasunaren eskuliburuan jasotakoa) onartzeko eta Lehendakaritzak idazkari nagusiak aldeko txostena eman zuen.

Horri jarraiki, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren proposamenari erantzunez, eztabaidatu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen erakunde-nortasunaren eskuliburuan jasotako Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen berariazko nortasun-ikurra onartzea. Eskuliburu hori eranskin gisa dago jasota akordioan.

Bigarrena.– Berariazko nortasun-ikur hori erabiltzeko moduak Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen erakunde-nortasunaren eskuliburuan jasota daude.

Hirugarrena.– Erabaki hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratzeko aginduko du Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza».

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala