Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2012ko maiatzaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERANDIOKO UDALA
2429

IRAGARKIA, arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legean ezarritakoa hausteagatik irekitako 710/12 administrazio-prozedura jakinarazteko dena.

Espediente-zenbakia: 710/12.

Erandioko Udalean irekitako administrazio prozedurak ohiko bidetik jakinaraztea ezinezkoa egin zaigunez, dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Vitoria-Gasteizeko udaletxeko iragarki taulan argitaratzeko agindua eman du alkateak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoa betetzeko. Ondokoak dira interesdunaren datuak: Joseba Andoni Lomba Gordo jauna, 72748547-F NAN agiria duena. Helbidea: Etxezarra 7. Vitoria-Gasteiz.

Lehenengoa.– Iragarki honen bidez, eta urriaren 29ko 6/1993 Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, 941000013310411 identifikazio zenbakia duen Pit Bull Terrier arrazako txakur arraren jabe den Joseba Andoni Lomba Gordo jaunari jakinarazten diogu txakurra Erandioko Udaleko Txakurren Udal Zerbitzuak jaso duela 2011-12-7an, eta zazpi eguneko epea daukala txakurra eskuratzeko, bidezko diren egonaldi gastuak ordainduta. Behin epe hori igarota, 6/1993 Legearen 16. artikuluko 1. atalean aurreikusitakoari jarraituz erabakiko dugu zer egin txakurrarekin.

Bigarrena.– Joseba Andoni Lomba Gordo jaunari jakinaraztea 27/11 zenbakidun zigor espedientea ireki zaiola animaliak modu desegokian eduki eta arau-hauste oso larria egiteagatik, arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzko 50/1999 legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Arduradunak izan ditzakeen erantzukizun administratiboak zehaztea da zigor espedientearen xedea, baina horrek ez du kentzen zigor-zuzenbidearen arabera dagokion erantzukizuna. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko 2/1998 Legearen 34-43 artikuluetan xedatuaren arabera egingo dira espedientearen gaineko izapideak.

Hirugarrena.– Goian aipatutako jakinarazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Vitoria-Gasteizko udaletxeko iragarki oholean argitaratzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatuari jarraituz. Aldi berean, jakinarazten diogu, baita, administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakeela Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegi egokian bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera, ondorengo legeetan ezarritakoarekin bat etorrita: Administrazioarekiko Auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluak, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoa, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 109.c), 116. eta 117. artikuluak. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Hori guztia, jakina, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoaren arabera eta norbere eskubideak babesteko bidezko iritzitako beste edozein egintza edo helegite aurkezteari kalterik egin gabe.

Erandio, 2012ko maiatzaren 3a.

Alkatea,

Joseba Goikouria Zarraga.


Azterketa dokumentala