Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2012ko maiatzaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2419

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 287/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 287/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.

Demandatua: Cedric Michel Monthus.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2012ko otsailaren 16an, eta honako hau da beraren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Guadalupe Amunarriz Epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Cedric Michel Monthus jauna kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: hamar mila eta hogeita bi euro eta hirurogeita hamalau zentimo (18.729,53), tronkoarenak; zenbateko horren interesak –itundutako % 17,25eko interes-tasan– mailegu-kontuak itxi ondorengo egunetik –2010eko otsailaren 10etik– demanda hau aurkeztu den egunera arte sortutakoak –izan ere, kontu horien zorpeko zenbatekoak erreklamatzen dira–; eta demanda hau aurkeztu den egunetik zorra erabat ordaindu arte sortutako interesak, itundutako % 17,25eko interes-tasaren araberakoak. Prozesuaren kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 564165. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Cedric Michel Monthus demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala