Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2012ko maiatzaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2413

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 473/11 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia-3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 473/11 hitzezko judizioaren apelazioa.

Errekurtsogilea: Miren Nekane Herrera Garcia andrea.

Abokatua: Luis Javier Santafe Mendez.

Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin jauna.

Alderdi errekurritua: Lau Barakaldo, S.L.

Gaia: arlo zibila.

Judizio horretan, 2012-01-30ean epaia eman zen eta honako hau da bere epaitza:

Baietsi egiten dugu Miren Nekane Herrera García andrearen ordezkari prozesalak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren aurkakoa –prozedura horretan du jatorria erroilu honek–; ondorioz, ebazpen hori ezeztatu egin behar dugu, eta Lau Barakaldo, S.L. kondenatzen dut, behin ebazpena irmoa izanez gero, epaia betearazteko zehaztutako moduan eta perituaren txostenean jasotako mugen barruan eztabaidatutako gaiei kasu egitera. Judizio-izapideak egin ondoren, kalte-ordaina ematea erabakitzen bada, epaia betearazteko erreklamatzen den zenbatekoa ordaindu beharko da, ez gehiago. Eta ez dizkiogu inori beren-beregi ezartzen gora jotze honen kostuak. Lehenengo auzialdian sortzen diren kostuak ezarriko dira eta jarritako gordailua itzuliko da.

Ebazpena irmoa denean, bidal bitez autoak euren jatorrizko epaitegira, ebazpen honen ziurtagiria dutela, horren berri izan dezaten eta bete dezaten.

Nire epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren testigantza dagokion erroiluari erantsiko zaio.

Lau Barakaldo, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala