Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2012ko maiatzaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2412

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 27koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinen bidez 2012ko martxoaren 20ko Ebazpena aldatzen den. Aipatutako ebazpen horren bidez, euskararen eremu geografikotik kanpora euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak 2012. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Indarrean dagoen legeriak emandako ahalmenen arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskararen eremu geografikotik kanpora euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak 2012. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenaren 5.1 artikulua aldatzea, eta honela idatzita geratuko da:

«5.1. artikulua.– Entitate onuradunak:

Ebazpen honek finkatzen dituen diru-laguntzak bertan aipatzen diren programa edo jarduera bereziak burutzeko asmoa duten pertsona fisiko eta juridikoek, publiko nahiz pribatu izan, jaso ahal izango dituzte, baldin eta eskabidea edo eskabideak aurkezten diren egunerako euren helbide soziala eta fiskala Espainiako Estatuan edo Europar Batasuneko zein Europako Esparru Ekonomikoko kide den estaturen batean badituzte».

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko apirilaren 27a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala