Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., asteartea,2012 maiatza 29


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
2387

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 9koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, 143/1995 Dekretuan aurreikusitako Batzordeko kideak izendatzen dituena (143/1995 Dekretua, otsailaren 7koa, Sorospenerako Etika Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzkoa).

Sorospenerako Etika Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeari dagokio aipatutako batzordeak kreditatzea, Osasun eta Kontsumoko sailburuak hartarako sortutako batzordeak proposatuta.

143/1995 Dekretuan ezarritakoa betetzearren, Osasuneko sailburuaren 2007ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez, Batzorde horretako kideak izendatu ziren.

Batzorde hori berritzeko premia dagoenez, Medikuen Elkargoak eta Erizain Diplomatuen Elkargoak egin beharreko proposamenak egin ondoren, eta legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuan aurreikusitako Batzordeko kideak, Osasun sailburuak 2007ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez izendatutakoak, euren kargutik kentzea.

Bigarrena.– Honako hauek izendatzea Batzordeko kide:

Lehendakaria: José Asua Batarrita; eta, ordezko, Andoni Arcelay Salazar.

Bokalak:

Fernando Toña Guenaga; eta, ordezko, Olatz Bolinaza Mallaviabarrena.

M.ª Ángeles Baile Acosta; eta, ordezko, Angel Calvo del Rio.

Milagros Garicano Iruretagoyena izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuen Elkargo Ofizialaren ordezkaria; eta, bere ordezkoa, Andrés Fernández de Corres Díaz Pardo izango da.

Hosanna Parra Vinós izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Erizaintzako Elkargoen Taldearen ordezkaria; eta, bere ordezkoak, M.ª José García Etxaniz eta M.ª Jesús Zapirain Mancisidor izango dira.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 9a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala