Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2012ko maiatzaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2079

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 487/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko ZLUP.

Judizioa: 487/2009 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer EFC, S.A.

Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Cristina Smith Apalategui.

Demandatua: Ivan, Felipe Llorca Alvarez de Eulate eta Continent Fashion Works, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Santander Consumer Establecimiento Financiero de Credito, S.A. sozietateak –Smith prokuradoreak ordezkatuta, eta Fernández Castañeda letratuak lagunduta– aurkeztu duen demanda, Continental Fashion Work, S.L. eta Ivan Felipe Llorca Alvarez de Eulateren aurkakakoa (auzi-ihesean daude biak). Horregatik, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 11.282,57 euro eta kontratu bidez itundutako berandutze-interesak (hileko % 2), demanda ezarri zenetik aurrera sortutakoak, PZLren 576. eta 572. artikuluan ezarritakoaren arabera. Prozedura honetan zehar sortutako kostuak ere berariaz ezartzen dizkiot alderdi demandatuari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren 1/200 Legearen 457.2 artikulua eta xedapen iragankorretatik bigarrena).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, BJLOko 15. xedapen gehigarriarekin bat etorriaz, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da (K-zk.: 4791-0000-04-0487-09). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Ivan Felipe Llorca Alvarez de Eulate eta Continent Fashion Works S.L. demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2012ko otsailaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala